@badalab@mastodon.eus cover

Hizkuntza Berrikuntza Laborategia
badalab.eus

https://labur.eus/badalab_eus

This profile is from a federated server and may be incomplete. View on remote instance

@badalab@mastodon.eus avatar badalab , to random Basque

Badakigu gaurko emanaldirako izena emateko arazotxo batzuk izaten ari zaretela...

😎 LASAIIIIIII!!!!!
Interesa baduzue, lasai etorri eta egingo dugu denok sartzeko modua.

📌 17:30, Donostiako Aquariumean.

Scavengers Reign telesailaren Europako estreinaldia euskaraz

Katixa Agirre idazlea eta Jon Juarez @harriorrihar telesaileko produkzio diseinatzailea

Kutxa Fundazioaren KLIKa egitasmoarekin elkarlanean.

@badalab@mastodon.eus avatar badalab , to random Basque

Scavengers Reign telesailaren Europako estreinaldia EUSKARAZ izango da, Donostiako Aquariumean!

📌 Maiatzak 21, asteazkena
17:30 - 20:00

Emanaldian Katixa Agirre idazlea eta Jon Juarez @harriorrihar telesaileko produkzio diseinatzailea bertan izango dira eta denon artean etorkizuneko naturaren izendegia sortuko dugu, Kutxa Fundazioaren KLIKa egitasmoarekin elkarlanean.

Doakoa da emanaldia, baina izena ematea beharrezkoa da: https://kutxafundazioa.eus/eu/agenda/klik-agenda-etorkizuneko-naturaren-izendegia

Ikusi trailerra bertsio originalean:

Scavengers Reign telesailaren trailerra.

@badalab@mastodon.eus avatar badalab , to random Basque

ADI!!!

"Scavengers Reign"-en (HBOren zientzia-fikziozko animaziozko telesaila) lehen atala estreinatuko dugu Europan, euskaraz!

Donostiako Aquariumean izango dira sortzaileetako bat, Jon Juarez, eta Katixa Agirre idazlea, eta etorkizuna irudikatzeko zientzia-fikzioak duen gaitasunaz arituko dira.

Ondoren, telesaileko irudi eta definizioak baliatuko ditugu etorkizuneko izendegia osatu eta hitz berriak asmatuz hizkuntzari ekarpena egiteko.

Eman izena! https://kutxafundazioa.eus/eu/agenda/klik-agenda-etorkizuneko-naturaren-izendegia

ALT
@badalab@mastodon.eus avatar badalab , to random Basque

[NORK NORI NOIZ❓]
Badalab-en bideopodkasta

Gizarte digitala, teknologia, parte-hartzea...

::: 2. atala :::
👥 Leire Lison x Gorka Julio @teketen

🎥 @hirudamatxo

Estreinaldia, bihar, martxoak 26!

Hemen aurrerapen bat:

Gorka Julio eta Leire Lison mahaiaren bueltan